Petrus Apianus

Petrus Apianus

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPeter Bienewitz
JaiotzaLeisnig (en) Itzuli1495eko apirilaren 16a
Herrialdea Saxoniako hauteslerria
HeriotzaIngolstadt1552ko apirilaren 21a (57 urte)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaQ618574 Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLeipzigeko Unibertsitatea
(1516 - 1519)
Vienako Unibertsitatea
(1519 - 1521)
Hizkuntzaklatina
alemana
Irakaslea(k)Georg Tannstetter (en) Itzuli
Johannes Sturm (en) Itzuli
Michael Beuther (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, astronomoa, kartografoa, unibertsitateko irakaslea, kosmografoa, argitaratzailea, geografoa eta inprimatzailea
Lantokia(k)Ingolstadt
Enplegatzailea(k)Ingolstadteko Unibertsitatea  (1527 -  1555)
Lan nabarmenak
MugimenduaGerman Renaissance (en) Itzuli

Discogs: 5632710 Find a Grave: 6385629 Edit the value on Wikidata

Petrus Apianus (Leisnig, 1495ko apirilaren 16aIngolstadt, 1552ko apirilaren 21a), Peter Apian, Peter Bennewitz edo Peter Bienewitz ere deitua, alemaniar humanista izan zen, matematika, kartografia, astronomia eta kosmografiari buruzko lanengatik ezaguna. Bere liburuek eragin handia izan zuten bere garaian, eta edizio eta hizkuntza askotan argitaratu ziren 1609ra arte. Ilargi-krater batek eta asteroide batek bere izena daramate.

Saxonian jaio zen, zapatari aberats baten semea. Rochlitzeko latinezko eskolan eta Leipzigeko Unibertsitatean hezi zen eta bere alemanezko abizena latinera itzuli zuen (Biene eta apis hitzek erlea esan nahi dute).

1519an Vienara joan zen ikasketekin jarraitzera, eta 1521ean izurria Vienara iritsi zen. Apianus Regensburgera joan zen, eta gero Landshutera. Bertan Cosmographicus liber liburua idatzi zuen 1524an, astronomia eta nabigazioari buruz. 1537an Ingolstadteko Unibertsitateak matematikari eta inprimatzaile gisa kontratatu zuen. Bertan kalitate handiko lan geografiko eta kartografikoak egin zituen.

Karlos V.a enperadorearen babesa jaso zuen, inprentako monopolioa eta armarria eman zizkiona. Gorteko matematikari eta palatino konde ere izendatu zuen.


Developed by StudentB